|  Eusko Jaurlaritza
Etxebide Etxebizitza eta Gizarte Gaiatako Saila
|
Kontaktatu Gunearen mapa Hizkuntza aukeratu
Hasiera :: Hasiera :: Sailburuaren agurra [ Euskara | Castellano ]
Hasiera
Apunta zaitez B.O.E. eskatzailetzat
Administrazioak Informatzen du
B.O.E. Sustapenak
Programak eta Laguntzak
Orientazioa eta Aholkularitza
Kontsulta, parte-hartzea eta elkar-trukaketa

Puntos de Información
Lurralde Ordezkaritzak
Arreta telefonikoa eta online
Erakunde kolaboratzaileak
Jarrai ezazu zure espedientea Etxebiden
BOEen elkartrukaketarako poltsa
Etxelaguntza
 
BOE-en tituludunentzako gidak
   Erosketagatik
   Alokairuagatik
 
Esteka interesgarriak
Indarreko araudia
Hasiera
> Sailburuaren agurra > Harremanetan jar zaitez > Lagun gaitzazu hobetzen > Zozketak > Berriak > Esteka interesgarriak
Sailburuaren agurra

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren barruko gobernu-kudeaketan aurrera egiten dugun heinean, gero eta argiago ikusten dugu zein zaila den Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitza duina eskuratzea.

Etxebide zerbitzuan jende askok izena emanda egoteak (gehienak etxebizitza babestu bat eskuratzeko moduko diru-sarrerak besterik ez dituztela kontuan izanik) agerian uzten du Javier Madrazo. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Sailburua premiazkoa dela aurrez aurreko plan bat martxan jartzea, Euskadiko etxebizitza-merkatuaren egungo egoeran benetako pizgarria izango dena hain zuzen ere.

Gure ustez, ahalegin guztiak egin behar dira pertsona guztiek etxebizitza duin baterako duten eskubidea errealitate bihurtu arte, doako hezkuntza unibertsalaren edo osasun-asistentziaren kasuan bezalaxe.

Gainera, orokorra den behar honen barruan arreta berezia eskaini behar diegu giza talderik behartsuenei, horrek are gehiago motibatzen gaituelarik eskuragarri ditugun baliabideen erabileran eraginkortasuna optimizatzeko.

Gure Sailetik bultzatzen ari garen programa eta ekimen ugarien barruan, oso pozgarria da niretzat Atari hau zuen aurrean aurkeztea. Honen bidez, sortzen ari garen dinamika eta sinergiak proiektatu ahal izateko zerbitzu bihurtu nahi genuke Etxebide. Atari hau, gainera, Euskadiko etxebizitzaren arloan erreferentzia bihurtu nahi dugu.

Atari honetara bisitan etortzera gonbidatu nahi zaituztegu, egunez egun hobetzen laguntzera, eskaintzen dizkizuen informazio-zerbitzu guztien onura jasotzeko eta, talde eztabaida eta komunikazioko dinamikan aktiboki parte hartzeko.


Javier Madrazo Lavín
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Sailburua


Legezko Oharra