Lehen momentuan eskaintza baten edo bestearen aukeraketak larritu egin gaitzake, hasera batean ezezagunak eta zailak izan daitezkeen termino eta zenbaki batzuekin. Sail hau bisitatu ondoren, beraiekin ohitzera eta erabaki hoberena hartzera eraman zaitzala espero dugu.
Informatu eta konparatzeko beharra
Finantza Erakundeen artean (Banku edo Kutxak) mugitzea deseroso xamarra izan daiteke, ezaguna zaigun eremu bat baita eta menperatzen ez ditugun termino eta zenbakiekin ibiltzera behartuak baitaude.
Hala ere, pena merezi du ahalegin txiki bat egitea eta “betiko” Banku edo Kutxari ez mugatzea erakunde baten eta bestearen arteko baldintzen ezberdintasuna oso garrantzitsua izan baitaiteke eta urte askotarako gure etxeko ekonomia baldintzatuko duen banku eragiketa batean diru asko jokatzen ari baitara.
Hala ba, eskaintza batetara bakarrik mugatzeak ez du merezi, zenbaiten (arrazoizkoa 2 edo 3 dirudite) artean konparatzea gomendagarria delarik.
Kreditu eta maileguaren arteko ezberdintasuna
Kreditu eta mailegu kontzeptuak askotan era bereiztezin batean erabiltzen dira; hala ere, ezagutzea ongi datorren garrantzizko ñabardura ezberdinak daude. Beraz, gure egoera partikularra eta etorkizuneko aurreikuspena kontutan izanik modalitate bat edo beste aukeratzea komenigarriagoa izango da.
Gure Hiztegi sailan Kreditu eta maileguen arteko ezberdintasuna kontsultatu dezakezue.