Behin bizitzera hasi gaitezkeen etxebizitza dugun ondoren eta erosketa eta alokairuarekin zerikusia duten gai guztiak konpondu ditugun, oraindik zenbait zerbitzu (ura, argia, etab) kontratatzea faltako zaigu, gure eguneroko bizitzarako nahitaezkoak izango direnak.
Bertan zerbitzu horiek aipatzen ditugu, zeren eta bere kontratazioaren izapidea gauzatzeaz gain, oso sinple eta erreza dela, hilero aurre egin beharko diogun gastua da eta ondorioz, gure etxeko ekonomia antolatzerakoan oso kontuan izan behar duguna.
Azkenik, gida hau Jabeen Komunitateei buruz hitz eginez ixten dugu, lehenengo etxebizitza erosi dutenentzat nobedade bat izango dena, eta orokorrean, familiabakarrekoak ez badira, gure atalondoan bizi diren beste bizilagunekin konpartitzea da.
Bizikidetza hau, noizbehinka, zail xamarra da eta horregatik lehenengo ideia bat edukitzeko baliagarria izan daitekeen oinarrizko ezagutza bat ematen dizuegu.