|  Eusko Jaurlaritza
Etxebide Etxebizitza eta Gizarte Gaiatako Saila
|
Kontaktatu Gunearen mapa Hizkuntza aukeratu
Hasiera :: Programak eta Laguntzak :: Birgaitzea :: Komunitate lanak [ Euskara | Castellano ]
Hasiera
Apunta zaitez B.O.E. eskatzailetzat
Administrazioak Informatzen du
B.O.E. Sustapenak
Programak eta Laguntzak
Orientazioa eta Aholkularitza
Kontsulta, parte-hartzea eta elkar-trukaketa

Puntos de Información
Lurralde Ordezkaritzak
Arreta telefonikoa eta online
Erakunde kolaboratzaileak
Jarrai ezazu zure espedientea Etxebiden
BOEen elkartrukaketarako poltsa
Etxelaguntza
 
BOE-en tituludunentzako gidak
   Erosketagatik
   Alokairuagatik
 
Esteka interesgarriak
Indarreko araudia
Programak eta Laguntzak
> Erosketa > Birgaitzea > Etxebizitza hutsa
Komunitate lanak

IMG1019w.jpg Zuen Jabeen Elkartean igogailua jartzeko, minusbaliatuentzako sarbideak egiteko, teilatua edo fatxada konpontzeko, hezeguneak kentzeko edo eraikina egoera onean mantentzeko beharrezkoak diren bestelako erreformak edo birgaitze-obrak egiteko asmotan bazabiltzate, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak laguntza ekonomiko batzuk lortzeko aukera eskaintzen dizue.

Kasu hauetarako martxan jarri diren neurriak EAEko Administrazioaren eta hainbat Erakunde Laguntzaileren artean itundutako finantza-baldintzetan oinarritutako itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak begiesten dira.

Komunitateentzako laguntza hauek, gainera, komunitateko kide bakoitzari diru-sarreren eta gainerako zirkunstantzia partikularren arabera dagozkion laguntza indibidualekin bateragarriak eta horien osagarriak dira.

Hori dela eta, espazio honetan aurkituko duzun informazio guztia arretaz irakurtzea, auzoko gainerakoei ematea eta zuen komunitate-bileretan eztabaidatzea gomendatzen dizugu.

Hemendik, halaber, “Komunitate-obretan birgaitze-jardunak egiteko finantza-laguntzen eskabidea” aurkituko duzu, bai Komunitaterako laguntzen eskabidea nola laguntza indibidualen eskabidea, eta exijitutako baldintzen eta eman beharreko urratsen azalpen xehatua aurkituko dituzu.

Komunitaterako diru-laguntzen eskabidea komunitateko edozein kidek bete ahal izango du bere ordenagailuan. Gainera, komunitateko presidenteak sinatu beharko du eta Etxebizitzaren arloko Lurralde Ordezkaritzetan aurkeztu beharko da exijitutako dokumentazioarekin batera.

Era berean, bertatik Komunitateko Laguntzen Eskabidearekin batera aurkeztu behar den Eraikineko Auzokideen Elkartearen kontu-zenbakia ziurtatzeko Banku Agiria eskuratu eta bete dezakezu. Behin dokumentua bete ondoren, Bankura eraman behar duzu bertan sinatu eta zigilua jarri dezaten, jarraian Laguntzen Eskabideari erantsiaz exijitutako beste dokumentuekin batera.

Laguntza indibidualen eskabidea , bizilagun bakoitzak bete beharko du, eta Etxebizitzaren arloko Lurralde Ordezkaritzetan aurkeztu beharko da baita ere, exijitutako dokumentazioarekin batera.

Bai komintatearen eskaera nola banakakoenak, espediente berberaren parte izango dira.Batera entregatu beharko dira beraz.

Informazio xehatuagoa nahi baduzu, jarraian programa hau erregulatzen duten araudi agiri nagusiak jasotzen ditugu:

  • 317/2002 Dekretua, abenduaren 30ekoa, ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzkoa. (EHAA 249zk, 2002ko abenduak 31) Lege-testua irakurri
  • Hutsen zuzenketa, ondoko dekretuarena: "317/2002 Dekretua, abenduaren 30ekoa, ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzkoa". (EHAA 69zk, 2003ko apirilak 7)Lege-testua irakurri
  • Agindua, 2006ko abenduaren 29koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, etxebizitza birgaitzeko finantza-neurriei buruzkoa..(EHAA 18zk, 2007ko Urtarrilak 25) Lege-testua

    • Agindua, 2007ko martxoaren 8koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, etxebizitza birgaitzeko finantza-laguntzei buruzko 2006ko abenduaren 29ko Aginduko errakuntzak zuzentzen dituena.(EHAA 86zk, 2007ko maiatzak 7) Lege-testua

[link] Indarreko Araudia

[link] Zure galderak erantzuten ditugu

Informazio Liburuxka (Isolatuta) (612 KB)

Informazio Liburuxka (Integratuta) (92 KB)

Komunitateko laguntza eskabidea (172 KB)

Auzokoaren laguntza eskabidea (205 KB)

Banku Agiria (377 KB)

Obrak hasteko eskaera (20 KB)

Obren Amaiera Egiaztatzeko Eskaera (13 KB)

Diru eta finantza laguntzak lokalen birgaitzerako (39 KB)

Legezko Oharra