Gure Saila jakitun da lurzorua gaur egun oso ondasun urria dela EAEko leku askotan eta, bereziki, biztanle-dentsitaterik handieneko hiri-kontzentrazioetan.
Horregatik, guztiz beharrezkotzat hartzen dugu egungo lurzorua ahalik eta hobekien zaintzea eta lurzoruaren kudeaketa eraginkorra egitea, epe motzera ezezik, etorkizuneko jasangarritasun printzipio argi batekin.
Gero eta garrantzitsuagoa den jasangarritasun-politika honen euskarri bat eskuragarri dagoen baina bizitzeko egoera onean ez dagoen ondasun higiezinen parkea berriz erabiltzeko estrategiak sustatzea da, landa-eremuetako despopulatze-prozesuak geldiarazteko neurri egokiak sustatzearekin batera.
Hori guztia dela eta, ondoko alderdiak bultzatu nahi ditugu:
- Eraikinen eta etxebizitzen birgaitzea.
- Hiri-berrikuntza oro har, berrurbanizazioaren eta ekipamenduen eta espazio publikoen zuzkiduraren bultzadarekin, betiere gure eguneroko bizitzaren inguruko habitata hobetzeko parametroari jarraiki.
- Landa-eremuetako despopulatze-prozesuak geldiarazteko neurri egokien bilaketa.
Pertsonak helburu hauen lorpenean inplikatzeko, hainbat programa jarri ditugu martxan. Ondokoak dira: