Seme-alabak dituzten Familien Laguntzarako Erakundearteko Plana

Planaren helburua:

"Familiek askatasunez erabakitakoaren arabera nahi dituzten seme-alabak izateko oztopo ekonomikoak eta soziolaboralak kentzea"

 

Familia eta lana bateragarri bihurtzeko :

Eszedentzia: seme edo alaba bakoitza - naturala zein adoptatua- hiru urteko gehienezko epean zaintzeko, jaiotza edo adopzioarengatik dagozkien lizentziak, baimenak edo era horretako beste edozein eskubide bukatzen denetik kontatzen hasita.

Lanaldiaren murrizketa: gutxienez heren batekoa eta gehienez erdi batekoa izango da, sei urtetik beherako semea edo alaba ?edo, nahiz eta zaharragoa izan, gutxienez %33ko ezintasun onartua duena?zaintzeko.

 

FAMILIENTZAKO LAGUNTZA-ZERBITZUAK:

  • Haurtzaindegiak (0-2 urte)

0 urtetik 3ra bitarteko haur-irakaskuntza ez da derrigorrezkoa eta ez du doako izaerarik.

LOGSE legea erakundeek eskariari erantzutearen aldekoa da.

Planaren proposamena:

1.- Gobernuak bere erantzukizuna arian-arian hartuko du bere gain hurrengo lau urteetan.

2.- Gizarte Gaien arloa 0-2 urteko tarteaz arduratuko da.

3.- 0-3 urteko tarteak hezkuntza eta laguntza izaera izango du.

4.- Eusko Jaurlaritzak haurtzaindegien kostuaren %60 finantzatuko du. Gainerakoa gurasoen kuotei, beka-politikari eta bestelako erakunde pribatuei dagokie.

5.- Haurtzaindegiak dohainik izango dira erditze anizkoitzetan jaiotako seme-alabentzat.

6.- Segidako 12 ordura bitarteko ordutegi malguak dituzten haurtzaindegiei lehentasuna emango zaie.

  • Haur Eskolak (2-3 urte)

Egungo egoera:

%90eko plaza-estaldura; titulartasun publikoa %52ra iristen da.

0 urtetik 3ra bitarteko haur-irakaskuntza ez da derrigorrezkoa eta ez du doako izaerarik.

LOGSE legeak erakundeek eskariari erantzutearen aldekoa da.

Planaren proposamena:

1.- Gobernuak bere erantzukizuna arian-arian hartuko du bere gain hurrengo lau urteetan.

2.- Hezkuntza-arloa 2-3 urteko tarteaz arduratuko da.

3.- 0-3 urteko tarteak hezkuntza eta laguntza izaera izango du.

4.- Eusko Jaurlaritzak %60 inguru finantzatuko du titulartasun publikokoak ez direnen kasuan eta %100 titulartasun publikokoen kasuan.

5.- Haurtzaindegiak dohainik izango dira erditze anizkoitzetan jaiotako seme-alabentzat.

6.- Segidako 12 ordura bitarteko ordutegi malguak dituzten haur-eskolei lehentasuna emango zaie.

  • Ikuskatutako familia-haurtzaindegiak landa-eremuetan eta udalerri txikietan (0-3 urte)
  1. Planaren xede diren plazen estaldura bermatzea.

  2. 4.000 biztanletik beherako udalerrietan haurtzaindegi-sare bat sortuko da.

  3. Landa-eremuetan, aditu batzuek prestatutako eta Administrazioak ikuskatutako familia batek hartuko ditu haurrak etxean bere kargura.

  4. Lehen fase batean: proiektu pilotuak.

  5. Gizarte Gaien arloak hartuko du bere gain tarte hau Nekazaritza eta Hezkuntza Sailekin koordinatuta.

 

NEURRI EKONOMIKOAK ETA ZERGA-NEURRIAK:

  • Zerga-arintzeak. PFEZ zergaren kuotako kenkariak.

PFEZ zergaren kuotako kenkariak (2001etik indarrean):

Urteko 390 € lehen seme edo alabarengatik.

Urteko 480 € bigarren seme edo alabarengatik.

Urteko 720 € hirugarren seme edo alabarengatik.

Urteko 900 € laugarren seme edo alabarengatik eta hurrengo bakoitzarengatik.

Urteko 210 € 3 urtetik beherako seme edo alaba bakoitzeko.

Urteko 390 € ezinduta dagoen seme edo alaba bakoitzeko (%32tik gorako eta %65eko edo beherako ezintasunaren kasuan)

Urteko 600 € ezinduta dagoen seme edo alaba bakoitzeko (%65etik gorako eta %75eko edo beherako ezintasunaren kasuan)

Urteko 900 € ezinduta dagoen seme edo alaba bakoitzeko (%75etik gorako ezintasunaren kasuan)

Dekretu honen helburua da seme-alaba gehiago ?jaiotze edo adopzioaren bidez? izateak familiei dakarzkien aparteko zailtasunei erantzuteko, Eusko Jaurlaritzak, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bitartez, emango dizkien laguntzak arautzea, horrela, familiei nahi beste seme-alaba izan dezaten erraztuko zaie.

Hona diruz lagun daitezkeen egoerak:

- Bigarren semea edo alaba jaiotzea edo adoptatzea.
- Hirugarren edo hurrengo seme-alabak jaiotzea edo adoptatzea.
- Zenbait ume batera erditzea edo adoptatzea.

Ezinduak: seme-alaba bakoitzari dagozkion laguntzen bikoitza

  • Familia-sorospena familia ugarien kasuan

Unibertsitate-ikasketen matrikuletarako laguntzak.

Etxebizitza-kredituak ordaintzeko laguntzak baliabide urriko familia ugarientzat.

 

SENTIKORTZE-NEURRIAK

  • Sentikortzea eskatzen duten alderdiak:

Egungo egoera eta etorkizuneko ikuspegia

Generoa

Baloreak

Familia eta lan kontziliazioa

 

  • Sentikortu beharrekoak

Gizartea

Empresaburuak

Gizonezkoak

Emakumezkoak eta gizonezkoak

Denak