Konekta Zaitez

"Euskadi Informazioaren Gizartean" Planak ondorengo proiektuak ditu, besteak beste, Euskal Herriko "Internet-kultura" garatzea funtsezko lehentasuna dutenak:


Herritarrentzako programak:
  • Konekta Zaitez: Hiritar orori Interneterako sarrera errazten dio, eta sarera konektatuta dagoen ordenagailu bat eskuratxeko dirulaguntzak ematen dira (Finantza Erakundeekin lankidetzan).

  • KZgunea: herritarrentzat prestakuntza eta ikaskuntza garatzeko zentroak sortzea, Euskal Gizartea, oro har, teknologia berrien erabileran "alfabetizatzeko".

  • KZLaguntza. Herritarrengana zuzendutako zerbitzu bat da KZLaguntza: informatikako munduarekin erlazionatutako laguntza teknikoa eta orientazioa eskaintzen ditu.

Enpresentzako programak:

  • KZMikroenpresak: Programaren bidez laguntzeko neurri batzuk ezartzen dira, mikroenpresetan Informazio eta Komunikazio Teknologiak txertatzea sustatzeko.
  • KZgunea: Programaren honen bitartez laguntza neurriak ezartzen dira Informazioaren eta Komunikazioen Teknologia berriak (IKT) trakzio elkarte eta empresa eta euren hornitzaileetan sar daitezen.