2006-2009ko Plan Zuzentzaile berriaren egitekoa honako honetan ardazten da: herritarren eta, batez ere, premia larria duten pertsonen etxebizitza-premiei osorik erantzutea.
Lanerako oinarrizko dokumentu horren gainean moldatzen da Eusko Jaurlaritzak garatutako etxebizitza publikoen estrategia, eta, dokumentu horretan, premiazko hainbat egoeratara egokitutako neurriak hartzeko aukera hartzen da kontuan. Horretarako, etxebizitzaren arloan ardura duten eragile guztien parte-hartzea behar da.
Horrela, beraz, Eusko Jaurlaritzaren hirugarren etxebizitza-plana honako 10 puntu zehatz eta beharrezko hauetan bil daiteke:
- 1.-Eraikuntza berria
- Lau urtetan 27.000 etxebizitza babestu baino gehiago eta, horietatik, 8.500 alokairurako izango dira.
- 2.-Gazteentzako eta zaharrentzako arreta
- Zuzkidura-alojamenduak eraikiko dira, batez ere talde horiei zuzenduta.
- 3.-Hutsik dauden etxebizitzak mobilizatzea
- Okupatu gebeko 5.000 etxe baino gehiago jarriko dira alokairu-merkatuan arrazoizko prezioetan.
- 4.-Hiri-birgaitzea eta -eraberritzea
- aurreikusitako 41.500 jardun baino gehiago.
- 5.-Aurrekontua
- 2006-2009ko denboraldian 2.800 milioi baino gehiagoko inbertsioa.
- 6.-Etxebizitza babestuaren iruzurraren aurkako borroka
- Etxebizitza babestu guztiak ikuskatuko dira -50.000 baino gehiago- horien erabilera soziala bermatzeko.
- 7.-Iraunkortasuna eta bizigarritasuna
- Eraikuntza berriek energia-kontsumo txikiagoak izango dituzte klima-aldaketari aurre egiteko.
- 8.-Premia bereziak dituzten taldeak
- Erreserbak ezintasun fisikoa edo psikikoa duten pertsonentzat, genero-indarkeriaren biktimentzat, zaharrentzat, guraso bakarreko familientzat, 35 urte baino gutxiagokoentzat, bananduentzat eta dibortziatuentzat, eta Etxebiden izena emanda lau urte daramatenentzat.
- 9.-Jardun-eremu berriak
- Landa-eremuetarako plan espezifikoa abiaraztea eta lokalak eta lonjak etxebizitza babestu gisa birmoldatzea.
- 10.-Herritarren parte-hartzea
- 13.500 pertsonak baino gehiagok bidali dituzte ekarpenak Etxebizitza Planera; gainera, Sailak proposamen berrietara irekita jarraitzen du eta pixkanaka gure lan-eremu guztietan parte hartzeko metodologiak gehituko ditugu.
Plan Zuzentzailearen edukiaren inguruko xehetasun gehiago nahi izanez gero, honako dokumentu laburtu hau irakur dezakezu, edo zuzenean testu osora joan zaitezke.