ZER DA DROGA BAT?
Drogak, gure organismoan edozein bidez sarturik, gure gorputzean, gure buruan edota gura errealitatearen pertzepzioan aldaketak sor ditzakeen substantzia natural edo artifizial guztiak dira. |
 |
| Drogek, gure gorputz eta buruan, efektu mota desberdinak sortzen dituzte |
 |
 |
DEPRESOREAK:
Funtzionamendu organiko eta psikikoaren maila normalak jeisten ditu, funtzio guztiak motelago bihurtzen direiarik: alkohola, opiazeoak (heroina, morfina, metadona), nerbioentzako pilulak (lasaigarriak, hipnotioak, barbiturikoak), GHBa {estasi likidoa). |
 |
 |
BIZIGARRIAK:
Funtzionamendu psikiko eta organikoa bizkortzen du: kokaina, anfetamina, speeda, efedrina (estasi begetala), eta neurri txikiagoan: kafeina eta tabakoa. |
 |
 |
PERTZEPZIOA ALDATZEN DUTENAK:
Kanpoko mundua jasoteko era aldatzen dute azidoa ILSDa), onddoak, ketamina, inhalatuak, kanabisa.
|
 |
 |
EFEKTU BATZUEN KONBINAKETA:
Bizigarriak eta pertzepzioa aldatzen dutenak, estasia bezala (MDMA). |
|
 |
| ALKOHOLA BESTE OROGA BATZUEKIN NAHASTEAREN ARRISKUA |
 |
| KANNABISA |
Gutxi hartuz gero erabilgarriak dira; bien erabilera handietan sor daitezke: okadak, zorabioak, aho lehorra, paranoiaren handitzea. Gidatzeko edo edozein jarduera konplexu egiteko konbinaketarik txarrena da. |
 |
ANFETAMINAK SPEEDA |
Alkoholaren efektuen sentsazioa gutxitzen du (kontrako efektuen handitzea, izugarrizko ajearekin). Inhibizioen galtzea eta oldarkortasunaren handitzea. Prebentzio gabeko harreman sexualen arriskua. |
 |
| ESTASIA |
Deshidratazioaren arriskuaren handitzea. Beldur krisi eta berotzeen arrisku handiagoa. Beherakada biziagoa da. Alkohola estasiaren azken heriotzekin lotuta dago. |
 |
| KOKAINA |
Kokaina + alkohola = kokaetilenoa (bien efektuak indargabetzen dira). Gehiago hartzeko grina: arriskuen handitzea. Bihotzaren bizkortze handia eta hemorragia zerebralaren arriskua. |
 |
BARBITURIKOAK LASAIGARRIAK |
Sinergiaren arriskua edo efektu depresiboen indartzea: sistema kardiakoaren moteltzea eta arnas depresioa, konorte galtzea eta hiltzeko arrisku bizia. |
 |
| HEROINA |
Efektu depresoreen indartzea. Arnaste eta erritmo kardiakoaren moteltzea. Hiltzeko arrisku bizia. |
 |
| KETAMINA |
Goragaleak eta okadak sor ditzake. Konorte galeraren aukeren handitzea. Bihotza gelditzeko edo arnas depresioaren arriskuaren handitzea. |
|
 |
 |
 |
| Substantzia depresibo biren kontsumoak (alkohola + barbiturikoak) edo bizigarriak (kokaina + estasia), efektu SINERGICO bat dute: euren efektuak ez dira gehitzen BIDERKATU baizik, gaindosiaren arriskua erraztasun handiz lortzen delarik. |
 |
| Talde desberdinetako bi substantzia nahastean (alkohola + estasia, adibidez) alkoholaren kontsumoa handitzean bere efektu depresiboak indar daitezke, efektu horiek (mozkorra) somatzen ez ditugularik estasiarekin elkartzean. |
 |