![]() |
![]() |
![]() |
|
![]() |
![]() ![]() |
| NOLA ATERA PARRANDAN ETA EZ HIL SAIAKERAN | ![]() |
|
Argibide gidaliburua NORBERE ZAINKETAK INDARTU - Ez eraman arropa estuegia. Arnasa hartzea galerazten dizu eta izerdi gehiago botatzen duzu. - Lokal batetik irtetean, hotza nabaritu ez arren tenperatura alde handia dago beti. - Noizean behin atsedena hartu, utziozu une batez dantzatzeari. - Ura eta zukuak edatea komenigarria da alkoholak deshidratatzen baitu. - Kosta arren jan ezazu. - Gastuak planifikatu, sosik gabe gera zaitezke. ZEIN ERAGIN DAUKA AITZURRAK LIGATZEKO ORDUAN - Substantzia batzuek, afrodisiakoak izan gabe, efektu bizigarria dute, gogoa handitzen dute, baina orgasmoa atzeratu edo galerazten dute. BESTE ARRISKUBATZUK: - Desinibitzeak gogaikarria izatea dakar, beste pertsona ez errespetatzea eta egoerak kontrakoa esan arren ekin eta ekin jarraitzea. - Benetan atsegin ez duzun pertsona batekin joatea. - Preserbatiboa ez erabiltzea. - Erekzio eta eiakulazio zailtasuna. ALKOHOLA EDATEARI UZTEA HOBE ETA/EDO BESTE DROGA BATZUK ERE: ... ezegonkortasun eta antsietate etapa bat baduzu. ... botikak hartzen badituzu. ... paranoiak eta pentsamendu txarrak etortzen bazaizkizu. ... haurdun bazaude. ... asma,diabetea edo hepatitisa baduzu. ... oroimen txarra baduzu, erreta eta kontzentrazio zailtasuna. NOLA EDAN GUTXIAGO ETA GEHIAGO GOZATU Tragoak neurtu. Trago txikiak edan. Trago bitartean edalontzia barra gainean utzi. Izotz asko jarri. Ez nahastu edari desberdinak. Tartekariak bilatu, alkoholbako edariak, ura. Proteina askodun janariak jan itzazu. Edan ezazu poliki: orduko kopa bat. GOGORATU: * Ez gidatu eta gidatzen baduzu ez edan, eskatu taxi bat. * Ez eduki kopa eskuan: erorketa eta lesioen arriskua. * Beranduago hasi edo goizago geratu. * Ez galdu daramatzazun kopen kontua. * Zure muga aukeratu. Aldiko bost edaritik gorakoa inoiz ez eta janariarekin gomendagarria. * Zure aukera gorde eta ez edatearen aukera errespetatu. * Adiskideak galtzeko beldur bazara beraien girora ez moldatzeagatik, ez dira adiskideak. |
|