![]() |
![]() |
![]() |
|
![]() |
![]() ![]() |
| ZER DIO LEGEAK ALKOHOLA GIDATZEAREKIN LOTZEN DENEAN? | ||
| Istripuan bukatu daitezkeen alkoholaren kontsumoari lotutako arau-hauste eta ekintza ausartegi batzuk dira: :: Bidean geratu motiborik gabe. :: Zabaltasun osoz biratu. :: Zuzena ez den bidetik edo kontrako bidetik ibili. :: Era ez zuzenean aurreratu. :: Kontrako bidera joan. :: Zihurtasun tartea ez errespetatu. :: Maniobrak txarto adierazi. :: Bide-seinalei berandu erantzun (biderik ez eman, stop bat edo gorriz dagoen semaforo bat saltatzea). |
||
| ALKOHOLAREN ERAGINPEAN GIDATZEA DELITOTZAT hartzen dela jakitea interesatzen zaizu eta zigorrak isun ekonomikotatik karneta kentzerainokoak edota espetxe zigorrarainokoak izan daitezkeela. | ||
| GOGOBATU alkoholemía hauetatik gora debekatuta dagoela gidatzea: | ||
| 0,5
gr/l odolean (0,25 mgr/l putz eginez> biztanlego gehienarentzat. 0,3 gr/l odolean (0, l5mgr/l putz eginez) urte bitik beherako esperientziadun gidarientzat eta garraioaren profesionalentzat. |
||
| DELITUA - Motordun ibilgailua edo ziklomotora alkohola edo beste droga batzuen eraginpean gidatzea. |
ZIGORRA - 8tik l2rako astebururako atxiloketa edo 3tik 8 hilabeterako isuna eta urte 1etik 4rako karnet erretiratzea. |
|
| - Alkohola eta beste drogak detektatzeko probak egitera ukatzea. | - 6 hilabetetatik urte baterako kartzela zigorra. | |
| - Motordun ibilgailua edo ziklomotora ausarkeriaz eta bizia arriskuan jarriaz gidatzea. | - 6 hilabetetatik urte birako kartzela zigorra; urte batetik 6 urtetarako karnet erretiratzea. | |
| - Ageriko ausarkeriaz gidatzea, besteen biziaren mesprezu jakinaz. | - Urte batetik gorako kartzela zigorra, 6tik 12 hilabeterako isuna eta karnet erretiratzea. | |
| Gainera jakitea komeni zaizu: Alkoholemia proba egitea derrigorrezkoa da. Uko egitea arau-hauste larria da. Ezin zaio engainatu alkoholimetroari trikimailuekin. Alkoholemia zehatz neurtzen du eta ezin da gutxitu ezerekin. 0,5 gr/l alkoholemia batekin istripua edukitzen bada, aseguru etxeak suertatu diren arazoez kargu ez egitea izan daiteke. Bi urte baino gutxiagotan 3 arau-hauste oso larri egiten badira, gidatzeko baimena gal daiteke. Arau-haustailea adin txikiko bat bada, gurasoak isuna ordaintzeko arduradunak izango dira. |
||
| ZER DIO LEGEAK OROKORREAN DROGEI BURUZ? | ||
| - Landatzea, egitea, trafikatzea edo droga ilegalen kontsumoa erraztea DELITUA DA. Norbere kontsumorako ez den guztia legearengatik zigortua dago Eta zigorrak izan daitezke: urte batetik 9 urterako kartzela zigorra eta drogaren balioaren baino hiru bider gehiagoko isunak; osasunerako duten kaltegarritasunaren arabera. - EZ DA DELITUA kantitate txikiak edukitzea edo erostea, zure kontsumorako direla erakusten baduzu. Baina 300 eurotik 30.000 eurorainoko isunekin zigor daitezke. |
||