![]() |
![]() |
|
![]() |
![]() ![]() |
| 1. | ALKOHOLAK MAITASUN-HARREMANAK, SEXU-HARREMANAK ETA AMODIO KONTUAK ERRAZTEN DITU |
| Alkoholak deprimitu egiten du eta, beraz, burmuinak normalean menderatuta eta arrazionalizatuta dituen senak askatzen ditu. Sedukzio eta gorteiatze jokoa gero eta basatiagoa bihurtzen da alkoholaren eraginpean; hori dela eta, baliteke beste pertsonari ez gustatzea eta harentzat desatsegina izatea. | |
| 2. | GEHIEN EDATEKO GAl DEN PERTSONA DA GEHIEN KONTROLATZEN DUENA |
| Alkohol larregi jarraian kontsumitzeak kalte egiten die gibelari, areari, urdailari, nerbio-sistemari,... Pertsona bat alkohol-kantitate handiak edateko gai denean, esan nahi du gorputza ohitzen ari dela eta mendekotasunetik gero eta hurbilago dagoela. Alkoholarekin arazoak dituen pertsonak adimen-narriatzea izan dezake eta gizartean, familian eta lanean ere arazoak izan ditzake. Edarian neurria hartu nahi badiozu, onena edaten ahalik eta beranduen hastea da, alkohol-gradu gutxiko edariak edatea eta alkoholik ez duten beste edari batzuekin txandakatzea. Alkoholaren ondorioak ez dira arinago desagertzen kafea hartu, ur hotzarekin dutxatu, oka egin edo kirola egin arren; beraz, pazientzia izan. Mozkorraren mozkorraz pertsona batek konortea galtzen duenean, pertsona hori alde baten gainean jarri behar da ito ez dadin, eta bere arnasan eta pultsuan aldaketarik ez dagoela egiaztatu behar da. Arnasa eta pultsua normalak ez badira, pertsona hori larrialdietarako zerbitzu batera eraman behar da. |
|
| 3. | BAKARRIK EDATEA TXARRA DA. TALDEAN EDANEZ GERO, EZ DA EZER GERTATZEN |
| Alkoholak lotsa kentzen du eta horri lotuta daude euforia eta emozioak kontrolatzeko ezintasuna. Egoera hori arriskutsua izan daiteke, istripuak, borrokak, jokabideari dagozkion arau eta muga-hausteak ekar ditzake eta. Horrez gainera, taldean edanez gero, alkoholak eragindako euforia handitu egiten da, taldean emozio guztiak areagotu egiten baitira, bakarrik edanda baino gehiago. Taldean erantzukizuna ere desagertu egiten da eta errazagoa da gizartearen kontra doazen ekintzak egitea. | |
| 4. | GAZTEEK EDATEN DUTE GEHIEN |
| Gazteen alkohol-kontsumoa osasun publikoari dagokion arazoa da, baina gauza bera gertatzen da helduen alkohol- kontsumoarekin ere; edateko modua eta dakartzan arriskuak desberdinak dira. Helduak alkohola kontsumitzeagatik hiltzen direnean, arazo organikoak direla-eta hiltzen dira normalean; gazteak, berriz, auto edo motor istripuetan hiltzen dira batez ere. Gazteek alkohola droga ez dela entzun dute. Gaur egun oraindik ez dugu erraz onartzen bizilagunen artean arazo asko sortzen dituela. |
|
| 5. | AUTO-ISTRIPUA BADAUKAT, NIRE ASEGURUAK BETI BERE GAIN HARTZEN DU |
| Istripua alkohola edo beste droga batzuk hartzeagatik gertatu dela ziurtatzen bada (gogoan izan legeak baimentzen dituen alkohol-tasak), ez duzu zer eginik. Aseguru-etxeek ez dute inolako erantzukizunik hartzen, ez ibilgailua konpontzeari dagokionean, ezta beste pertsona batzuei —zurekin batera zihoazenak, oinezkoak edo beste ibilgailu batean zihoazenak- eragin dizkiezun kalteeí dagokienean ere. Erantzukizun osoa zeurea da. Kontuan izan ondorioak ekonomikoak izateaz gainera, legalak ere izan daitezkeela. Kartzelara joan zaitezke eta gidatzeko baimena ken diezazukete. Gogoan izan hori guztia edango duzula jakin eta zeuk gidatzea pentsatu duzunean. |
|
| 6. | 18 URTE BETE ARTE DROGAK XEHEKA SALEROS DITZAKET LEGEAREKIN ARAZORIK IZAN GABE |
| Drogak osasunarentzat kaltegarriak dira eta drogekin trafikatzea osasuna arriskuan jartzea da eta, beraz, delitua. 18 urte baino gutxiago badituzu eta drogekin trafikatzen bazabiltza, ez zaizu Kode Penala aplikatuko, baina lege bat dago zure erantzukizun penalak araupetzeko: prebentzio-programetara edo tratamendu-programetara (drogazalea ba zara) joatera edo komunitateari laguntzeko jardueretan parte hartzera behartu zaitzakete eta adin txikikoentzako zentro batera ere eraman zaitzakete. | |