Enpresei ingurumena babestera bideratutako inbertsioak egiteko diru-laguntzak

SAILA / ERAKUNDE AUTONOMIADUNA

Lurralde Antolamendu eta Ingurumena

EGITURA ATAL KUDEATZAILEA

Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritza

XEDEA

Euskal Autonomia Erkidegoaren baitan, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen

zaizkien diru laguntzak.

NORI ZUZENDUA

Edozein pertsona fisiko edo juridiko, Lurralde mailako Toki-Erakundeak, Sozietate Publikoak eta

zuzenbide pribatuko Erakunde Publikoak izan ezik.

DIRU KOPURUA

Bi milioi siehun eta hirurogeita bederatzi mila bederatziehun eta hirurogeita lau (2.669.964) euro

3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra (EHAA 59; 98-03-27)

91/2002 Dekretua, apirilaren 23koa, enpresei ingurumena babestera bideratutako inbertsioak egiteko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen dituena (EHAA 87, 02-05-10)

AGINDUA, 2004ko maiatzaren 5ekoa, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuarena, ingurumena babestera zuzendututako inbertsioak egiteko enpresei diru-laguntzak ematea arautzen duen apirilaren 23ko 91/2002 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzak 2003ko ekitaldian jasotzeko eskabideak aurkezteko epea zehazten duena.(EHAA 93; 2004/05/19)

HARREMANAK NOREKIN

Telefonoa: 945 019875

                 945 016966

ERANTSI BEHARREKO AGIRIAK

- Nortasun-agiria edo Identifikazio Fiskaleko Kodea

- Enpresaren eraketa-eskriturak

-Dirulaguntza eskatzen duenaren izenean emandako ordezkapen-ahalordea. Ahalorde horrek Merkataritza Erregistroan behar bezala izen emanda edo, hala badagokio, behar bezala egiaztatua egon beharko du

-Enpresaren jarduera nagusiaren azalpen laburra, eta Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalak (CNAE) jarduera horri emandako zehaztapena

- Burutu beharreko egitasmoaren deskribapena, lortu nahi den ingurumen-hobekuntzaren deskribapen kuantitatiboa, hala badagokio, hobekuntza horren gaineko eragina duten arau eta balioak ere zehaztuz

- Inbertsioari buruzko azterketa ekonomiko eta finantziarioa. Aurrekontuaren zehaztapena, Ingurumena babesteari dagozkion helburuak lortzeko egin beharreko inbertsio osagarrien kostuen zehaztapen zehatza. Ekoizpen-gaitasuna handituko balitz, ondorengo alderdiak zehaztu beharko lirateke:lortuko liratekeen onurak, inbertisoaren lehenbiziko bost urteetan sortutako kosteetan aurreikusten den aurrezkia eta denbora-tarte berean egindako bestelako ekoizpen osagarriak

- Beste zenbait erakundek instalazio berari emandako diru-laguntzen zenbateko zehatzaren adierazpena

- Inbertsioa burutzeko epea, diruz laguntzekoa den egitasmoaren hasiera eta amaiera datak emanez

- Zerga-betebeharrak bete dituela egiaztatzen duen Ogasunaren ziurtagiria

- Gizarte Segurantzari dagozkion kuotak ordaindu dituela egiaztatzen duen ziurtagiria

- Mota bereko beste diru-laguntzaren baten edo bestelako laguntzen esparruan hasitako itzultze-prozedurarik edo zigor-prozedurarik erabaki zain ez egotea adierazten duen zinpeko aitorpena. Ingurumen-legedia hautsiz hutsegite larria edota oso larria egiteagatik zigortuak izan diren enpresen kasuan, dagozkien neurri zuzentzaileak hartu izananren eta jasotako zigorra bete izanaren zinpeko aitorpena

- Jardueraren udal lizentzia 

ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA

2004/05/20-2004/07/19

ESKABIDEAK AURKEZTEKO LEKUA

INGURUMEN SAILBURUORDETZA
Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz

LURRALDE ANTOLAMENDU ETA
INGURUMEN ARABAKO BULEGOA
Forondako Atea, 11
01010 Vitoria-Gasteiz

LURRALDE ANTOLAMENDU  ETA
INGURUMEN BIZKAIKO BULEGOA
Gran Vía, 85
48011 Bilbao

LURRALDE ANTOLAMENDU ETA
INGURUMEN GIPUZKOAKO BULEGOA

Infanta Cristina, 11 Villa Begoña

20008 Donostia-San Sebastian

TRAMITEEN DESKRIPZIOA

Eskariak aztertzeko sortu den tribunalaren txostena  Lurralde Antolamendu eta Ingurumen

 Sailburuari aurkezten zaio ebazpena eman dezan.

EGITURA ATAL EBAZLEA

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailburua

EBAZTEKO EPEA

Sei hilabeteko epea, diru-laguntzen eskaerak aurkezteko epea finkatzen duen urteroko agindua

indarrean sartzen den egunean hasita.

ISILBIDEAREN ONDORIOAK

Ezespenezkoak

ADMINISTRAZIO BIDEAREN BUKAERA

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du

ERREKURTSOAK / ERREKLAMAZIOAK

Eskabidearekin batera Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailburuaren 2004ko maiatzaren 5eko Aginduko eranskinean jasotako imprimakia bete beharko da.

Inprimakia

Ez dago

OHARRAK

Ez dago

ABISUA

Informazio hau orientabide gisa ematen da; beraz, ez ditu aldatzen edo ordezkatzen administrazio prozedurak arautzen dituzten xedapenak, eta, ezin du sortu, inolaz ere, berariazko arauetan ohartematen ez den eskubide edo betebeharrik.
Azken aldaketa: 23/06/2004