Berrerabiltze, biriziklatze edo balioztatze sistemaz 2004. urtean hiri edo udal hondakinak kudeatzeko esperientziak garatzen eta/edo burutzen duten Udalei, Mankomunitateei edo beste Toki -erakunde batzuei dirulaguntzak ematea

SAILA / ERAKUNDE AUTONOMIADUNA

Lurralde Antolamendu eta Ingurumena

EGITURA ATAL KUDEATZAILEA

Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritza

XEDEA

Berrerabiltze-, birziklatze- edo balioztatze-sistemaz 2004. urtean hiri- edo udal-hondakinak kudeatzeko esperientziak garatu edo betetzea helburutzat dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko Udal, Mankomunitate edo Toki-erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia arautzea.

NORI ZUZENDUA

Euskal Autonomia Erkidegoko Mankomunitate, Udal edo beste Toki-erakunde batzuei

DIRU KOPURUA

 Laurehun eta berrogeitahamar mila (450.000) euro

AGINDUA, 2004ko maiatzaren 3koa, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailburuarena,  Berrerabiltze-, birziklatze- edo balioztatze-sistemaz 2003. urtean hiri- edo udal-hondakinak kudeatzeko esperientziak garatu edo betetzea helburutzat dituzten esperientziak garatzen eta/edo burutzen duten Udalei, Mankomunitateei edo beste Toki-erakunde batzuei dirulaguntzak ematea arautzen duen Agindua 2004. urtean aplikatzeko egokitzen duena. (EHAA 93, 2004/05/19)

 

AGINDUA, 2003ko maiatzaren 14koa, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuarena, Berrerabiltze-, birziklatze- edo balioztatze-sistemaz 2003. urtean hiri- edo udal-hondakinak kudeatzeko esperientziak garatu edo betetzea helburutzat dituzten esperientziak garatzen eta/edo burutzen duten Udalei, Mankomunitateei edo beste Toki-erakunde batzuei dirulaguntzak ematea arautzen duena (EHAA 104, 2003/05/29)

HARREMANAK NOREKIN

945 019903 telefonoa

ERANTSI BEHARREKO AGIRIAK

a) Organo eskudunak izenpetutako eskabidea.
b) Esperientziaren azalpen-memoria. Memoria horrek gutxienez deskribatu beharko ditu hautatutako lanen kudeaketa eta kantitateen aurreikuspena, bai eta tratatu beharreko hondakinen ezaugarriak eta zein populaziori dagoen zuzenduta.
c) Aurrekontu xehatua.
d) Lan-programa.
e) Kontratuaren kopia, zeharkako kudeaketaren kasuan.
f) Finantzaketa-plana.

g) Tokiko Agenda 21aren diseinua eta ezarpenerako hartutako konpromisoa egiaztatzen duen agiria

ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA

2004/05/20-2004/07/19

ESKABIDEAK AURKEZTEKO LEKUA

LURRALDE ANTOLAMENDU ETA INGURUMEN SAILA
Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz

LURRALDE ANTOLAMENDU ETA
INGURUMEN ARABAKO LURRALDE BULEGOA

Forondako Atea, 11
01010 Vitoria-Gasteiz

LURRALDE ANTOLAMENDU ETA
INGURUMEN BIZKAIKO LURRALDE BULEGOA
Gran Vía, 85
48011 Bilbao

LURRALDE ANTOLAMENDU ETA
INGURUMEN GIPUZKOAKO LURRALDE BULEGOA
Infanta Cristina, 11 Villa Begoña

20008 Donostia-San Sebastian

TRAMITEEN DESKRIPZIOA

Kalifikazio-epaimahaiak Ingurumen sailburuordeari ebazpen-proposamena aurkeztuko dio dirulaguntza lor dezaketen esperientziak eta horien zenbatekoa zehaztuta.

EGITURA ATAL EBAZLEA

Ingurumen sailburuordea

EBAZTEKO EPEA

2003ko azaroaren 30a baino lehen

ISILBIDEAREN ONDORIOAK

Ezespenezkoak

ADMINISTRAZIO BIDEAREN BUKAERA

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen

ERREKURTSOAK / ERREKLAMAZIOAK

Ez dago

Ez dago

OHARRAK

Ez dago

ABISUA

Informazio hau orientabide gisa ematen da; beraz, ez ditu aldatzen edo ordezkatzen administrazio prozedurak arautzen dituzten xedapenak, eta, ezin du sortu, inolaz ere, berariazko arauetan ohartematen ez den eskubide edo betebeharrik.
Azken aldaketa: 20/05/2004