| Biodibertsitatearen babeserako eta ingurumen-hezkuntzarako eremuak eta/edo eraikinak eraberritu edota eraikitzeko inbertsioak egiten dituzten Udalei, Mankomunitateei eta beste Toki-erakunde batzuei diru-laguntzak ematea arautzen duena SAILA / ERAKUNDE AUTONOMIADUNA Lurralde Antolamendu eta Ingurumena EGITURA ATAL KUDEATZAILEA Biodibertsitatearen Zuzendaritza XEDEA
Biodibertsitatearen babeserako eta ingurumen-hezkuntzarako eremuak eta eraikinak eraberritu edota sortzeko inbertsioak egiteko diru-laguntzak ematea Udalei, Mankomunitateei eta beste Toki-erakunde batzuei. Ondorengo irizpideak betetzen dituzten proiektuak lehenetsiko dira, honako lehentasun-ordenarekin: 1) Proiektua gune babestuetako lurretan kokatzea. 2) Komunitateko edo erkidegoko legeriaren babespeko ekosistema bereziak eta ingurumen-zona sentikorrak berreskuratzea. 3) Baliabide naturalen babesa eta kudeaketa antolatua egitea. 4) Zaintzarako gune publikoak edo ekipamendu publikoa sortzea. 5) Dauden edo sor daitezkeen arrisku-egoerak, pertsonen osasun eta segurtasunerako nahiz ingurumenerako. 6) Jarduera erasokor edo kutsatzaileengatik degradatutako tokiak eta paisaiak berreskuratzea. NORI ZUZENDUA Euskal Autonomia Erkidegoko Udalak, Mankomunitateak edo beste Toki erakunde batzuk izango dira Agindu honen bidez araututako diru-laguntzen onuradunak. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo bere erakunde autonomoek emandako eta izaera bereko beste edozein diru-laguntzen markoan itzulketa- edo zigor-prozedurarik hasi, eta prozedura horren tramitazioa bukatu gabe badago, onuradunei laguntza hauek eman eta ordaindu ahal izateko, aldez aurretik bukatu egin beharko da prozedura hori. DIRU KOPURUA
Seirehun eta berrogeitamar mila (650.000) euro izango dira.
AGINDUA, 2004ko maiatzaren 14koa, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuarena, biodibertsitatearen babeserako eta ingurumen-hezkuntzarako eremuak eta/edo eraikinak eraberritu edota eraikitzeko inbertsioak egiten dituzten Udalei, Mankomunitateei eta beste Toki-erakunde batzuei diru-laguntzak ematea arautzen duena 2004. ekitaldian aplikatzeko egokitzen dena. HARREMANAK NOREKIN ERANTSI BEHARREKO AGIRIAK a) Eskabidea, Alkate-lehendakariak, edo Mankomunitateko nahiz Toki-erakundeko lehendakariak izenpetuta. b) Instituzioen akordio bat, eskatzaileak diruz lagunduko diren higiezinen kudeaketa jasangarria egiteko konpromisoa hartzen duela adierazita. c) Lurzoruak izango duen erabilera Udaleko hirigintzako plangintzara egokitzen dela ziurtatzen duen hirigintzako ziurtagiria. d) Beste herri administrazio batzuek helburu bererako emandako dirulaguntzen zenbatekoen ziurtagiria, kopuruak adierazita. e) Lurzorua edo/eta eraikinak erosi badira: Lurzorua edo/eta eraikinak erosi direla egiaztatzen duen agiria. Erosketa deskribatzen duen memoria. Finkaren titularrari buruzko informazioa. Eskuraketako prozedura. Balorazioa. Instituzioen konpromisoa, eskuratutako ondasun higiezinak adierazitako helbururako izango direla adierazita. f) Laguntza-eskaeraren helburu diren berreskuratzeko edo eraberritzeko lanen gaineko agiriak. Jendaurreko ziurtagiria, lurzoruaren edo eraikinaren jabetzaren titulartasuna eta berreskuratu beharreko lurzoruaren erabilgarritasuna adierazita. Azalpen memoria, agiri grafikoak eta dagokionean, proiektua edo aurreproiektua, egin nahi den jardueraren ondorioz ingurumenaren egoera eta etorkizunean izango dena adierazita. Inbertsioaren ekonomia-finantzazko azterlana. Finantzatutako ekintza kontratatzeko epea, eta lanak edo eguneratzea burutzeko epea. Organo eskudunak hartutako erabakiaren ziurtagiria, eskatutako dirulaguntza adierazitako jardueran inbertitzeko konpromisoa jasoko duena. ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA 2004/06/01 - 2004/06/30 ESKABIDEAK AURKEZTEKO LEKUA Eskabideak Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Biodibertsitate zuzendariari zuzenduta aurkeztuko dira, Saileko erregistro nagusian (Donostia-San Sebastiαn Kalea, 1- 01010 Vitoria-Gasteiz), Saileko Lurralde Bulegoetan nahiz azaroaren 26ko 30/1992 Legeko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio prozedura Erkideareneko, 38.4 artikuluan ezarritako edozein tokitan. TRAMITEEN DESKRIPZIOA
Balioztapen-epaimahai horrek diru-laguntza lor dezaketen proiektuak nahiz jasoko duten laguntzaren zenbatekoa zehazteko dagokion ebazpen-proposamena landuko du, betiere, esleipen irizpideen eta aurrekontu-mugen arabera. Proposamen hori Lurralde Antolamendu eta Biodibertsitate sailburuordeari aurkeztuko zaio. Honek ebazpen bidez behin betiko zehaztuko ditu onuradunak izango diren Udal, Mankomunitate eta beste Toki-erakundeak eta emango zaizkien zenbatekoak. EGITURA ATAL EBAZLEA Lurralde Antolamendu eta Biodibertsitate Sailburuordea EBAZTEKO EPEA Diru-laguntza eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hiru hilabete baino lehen eman eta jakinaraziko zaie onuradunei. ISILBIDEAREN ONDORIOAK Ezespenezkoak ADMINISTRAZIO BIDEAREN BUKAERA Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen ERREKURTSOAK / ERREKLAMAZIOAK Ez dago Ez dago OHARRAK Ez dago ABISUA Informazio hau orientabide gisa ematen da; beraz, ez ditu aldatzen edo ordezkatzen administrazio prozedurak arautzen dituzten xedapenak, eta, ezin du sortu, inolaz ere, berariazko arauetan ohartematen ez den eskubide edo betebeharrik. Azken aldaketa: 31/05/2004 |